XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biografia

Francisco Azorín, I.N.E.ko (Instituto Nacional de Estadística-ko) Estatistikari Fakultatiboen Gorputz Berezikoa dugu, eta parte hartu zuen aipatu Institutuan Estatistikari buruz 1950ean ospatu zen Konferentzian.

Laginketako irakasle izan da Venezuelako Unibertsitate Zentralean eta Estatistika Matematikoko eta Probabilitate-Kalkuluko Osoko Katedradun Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta Madrilgo Autonomoan.

Instituto Nacional de Estadística-ko Lehendakari izan zen 1977tik 82ra, hau da, Laginketako Ikastaro Trinkoak hasi zirenean hain zuzen, Etxebizitz Inkestetarako Aplikazioekin, eta Iberamerikara zuzendurik, eta bertan burutu ziren baita zenbait iharduera metodologiko eta zientifiko ere Institutu horretako Zuzendaritza-Kontseiluan.

Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales-eko Akademikoa da eta Estatistikako Nazioarteko Institutuko (I.S.I.ko) osoko bazkidea, eta Institutu horretako Estatistikaren Integrazio-Batzordekoa ere izan zen, gainera.

Gaur egun Inkesta-Estatistikarien Nazioarteko Elkartearen (I.A.S.S.en) Terminologi Batzordeko kidea dugu.

Batzorde Antolatzaile Nazionaleko Batzorde Exekutiboaren Lehendakari izan da, Madrilen 1983an ospatu den I.S.I.ren 44. Ihardunaldian.

Espainiako Delegazioaren buru bezala joan izan da Estatistikako Batzordearen eta Europar Estatistikarien Konferentziaren hainbat bileratara, hauek hurrenez hurren New York eta Genevan dituzten egoitzetara.

Era berean, Symposium eta Kongresu ugaritan parte hartu izan du.

Bere ihardueren artean kokatu behar dira baita Unesco-ren Aditu, eta Estatistikako Zuzendaritza Orokorraren eta Venezuelako Banku Zentralaren aholkari izatea ere.

Latin Amerikarako Ekonomi Batzordean (CEPALen) izan da: Laginketako Aholkari Erregional, Projekzio Ekonomikoen Zentruko Zuzendari eta Estatistikako Sailaren Zuzendari.

Sociedad Española de Investigación Operativa Estadística de Informática eta Sociedad Española de Sistemas Generales elkarteetako kide ere bada.

Hainbat libururen egile dugu, bestalde, eta horien artean Cursos de Muestreo y Aplicaciones obraren aita, eta orobat aldizkari espezializatutan argitaraturiko artikulu eta lan ugariren autore ere.